2016-eko Seminario Eguna: materialak

Agur bero bat gaur egun gure Eleizbarrutiko Seminarioan dagozan hiru diakonoen eta zazpi abadegaien eta heziketan laguntzen dauan taldearen izenean.

Honako honen bitartez, jardunaldi honetarako ze lagungarri bialtzen dogun azaldu gura deutsuegu:

GOTZAINAREN IDAZKIA. Lagungarria izan daiteke Seminarioaren eguna jagokon testuinguruan azaltzeko. Abadetzarako bokazinoa egokitasunez aurkeztuz Eleizari eskaintzen deutsagun zerbitzu garrantzitsuaz jaubetzen be lagunduko deusku.

Ikus online  |  Deskargatu

LITURGI LAGUNGARRIAK. Liturgi lagungarriek Sortze Garbiaren adierea eta honi lotutako Seminarioaren Egunaren ingurukoak jasoten dabez.

Ikusonline  |  Deskargatu

KARTELA. Aurton, amaitu barri dan “Errukiaren Urte Santua” gogoan izan dogu, jardunaldirako oinarrizko ideia lez hartuz: “adiskidetzera bialduak”, abadearen bizitzan eten bako oihartzun izan behar dauana.

Ikus online eta deskargatu

KRONIKA. Gure Seminarioko eguneroko bizitzako une batzuk jasoten ditu; abadegaien eta bokazino egoitzan bizi diranen hainbat sentipen jasoten da. Data batzuk be nabarmentzen dira: “Seminarioagaz BAT eginda” eta “bokazinoen ALDE” otoitz egiteko. 2015eko ekitaldiko diru-kontuen ingurukoak be ezagutzera emoten doguz eta hileroko laguntza bideratzeko harpidetza-orrialdea eskaintzen da.
Lagungarriok banatu ahalik eta eleiztar gehienek jaso daiezan.

Ikus online eta deskargatu

EKONOMIA TXOSTENA. 2015 azken urte naturalean gure Seminarioak izan dauan dirua nondik etorri dan eta zertan erabili dan erakutsi gura dabe zifrek.

Deskargatu

Kanpaina hau gogotsu prestatu daizula gura dogu, eta eskerrik asko, aldez aurretik, lagungarriok zure ardurapean dagoan alkarteko kideen artean egokitasunez aurkezten ahalegintzeagaitik. Mila esker!

Ekonomiko kolaborazioa

– Banco Bilbao Vizcaya: 0182-1290-31-0015562508
– B. Sabadell: 0081-5055-34-0001507752
– Banco Popular: 0075-0005-68-0601260055
– Kutxabank: 2095-0000-00-2000040907
– Laboral Kutxa: 3035-0083-20-0830080120

(Visited 38 times, 1 visits today)

Related posts

Leave a Comment

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.