2017 bokazionen aldeko 12 orduko otoitzaldia

Pazko aldiko IV. Domekaz, “Artzain Onaren” domekaz, bokazino erako jardunaldi bi ospatuko doguz: Bokazinoen aldeko Munduko Otoitz Jardunaldia eta Sorterriko Bokazinoen Jardunaldia. Jardunaldi honetan, otoitza eta lankidetza suspertu gura dira, Jaungoikoari eskaria egiteko: bere Eleizara bokazino barriak bialdu daizala eta misinoko lurraldeetako bokazino barrientzako baliabide nahiko izan daitela euren prestakuntza eta mantenua ahalbideratzeko.

Espirituak bultzatuta: “Hemen nozu, bialdu naizu”, goiburua aukeratu dabe 2017rako.

  • “Espirituak bultzatuta…”, goiburu hori jarri deutso Frantzisko aita santuak Bokazinoen aldeko Munduko 54. Otoitz Egunerako idatzi dauan mezuari. Espirituak suspertzen ditu bihotzak ebanjelizatzera joateko. Misioilari alderdia fedearen erraietatik sortzen da. Jaungoikoak berak deitzen eta bialtzen dau. Bokazinoa ez da eransten dan zerbait: dei egiten dauan Jaungoikoaren maitasunaren frutua da.

  • “Hemen nozu, bialdu naizu”. Deiak esanekotasun eta konfiantzazko erantzuna eskatzen dau. Erosotasun batzuk itzi, bestearen bila atera eta Jaunaren aurrera eroateko konpromisoa da.

Seminarioak antolatu dituan topaketa bitan parte hartzera be konbidatu gura zaituegu:

  • Bokazinoen aldeko 12 orduko otoitzaldia. Seminarioko kaperan izango da maiatzaren 6an, zapatuz, goizeko 9:00etatik gaueko 21:00etara. Gaueko 9:00etan emongo deutsagu amaierea otoitzaldiari Eukaristiaren ospakizunagaz.
  • Laiko-ministerioen ezarpena. Abadegai batzuek irakurle (Jorge Ugalde) eta akolito ministerioa (Alex Andreu) hartuko dabe domekan, maiatzak 14, arratsaldeko 19:00etan, Santiago Katedralean.

Berpizkunde Pazko zoriontxua guztioi!

(Visited 16 times, 1 visits today)

Related posts

Leave a Comment