2017-eko Seminarioaren Eguna: materialak

GOTZAINAREN IDAZKIA. Lagungarria izan daiteke Seminarioaren eguna jagokon testuinguruan azaltzeko. Abadetzarako bokazinoa egokitasunez aurkeztuz Eleizari eskaintzen deutsagun zerbitzu garrantzitsuaz jaubetzen be lagunduko deusku.

Ver online  |  Descargar

LITURGI LAGUNGARRIAK. Liturgi lagungarriek Sortze Garbiaren adierea eta honi lotutako Seminarioaren Egunaren ingurukoak jasoten dabez.

Ver online  |  Descargar

KARTELA. Aurton Frantzisko Aita Santuak Behartsuen aldeko Munduko Eguna izendatuz Eleiza osoari egin deutsan deia jaso gura izan dogu: “Egitez maitatzera deituak / Llamados a amar con obras”. Egundoko erronka abadeontzat.

Ver online y descargar

KRONIKA. Gure Seminarioko eguneroko bizitzako une batzuk jasoten ditu. 2016ko ekitaldiko diru-kontuen ingurukoak be ezagutzera emoten doguz eta laguntza ekonomikoa iraunkortasunez bideratzeko harpidetza-orrialdea eskaintzen da. Dirua ez da “garrantzitsuena”, baina kontuan hartu beharrekoa kanpaina aurketerakoan.

Ver online y descargar

KURSOKO JARDUERAK. Seminarioaren eskutik kurso osoan garatuko diran jardueren barri be emon gura deutsuegu. Garana eta daukaguna “onartzea” eta “eskaintzea” da gure asmoa.

BESTE LAGUNGARRI BATZUK. Egun honetan gehiago sakondu gura badozu, beste hainbat lagungarri eskatu daikezu: katekesiak ume, gazte eta helduentzat, hausnarketarako lagungarriak… Honako bialketan ez doa holakorik, baina eskatu ezkero ahalik eta bizkorren bialduko deutsugu.

EKONOMIA TXOSTENA. 2016 azken urte naturalean gure Seminarioak izan dauan dirua nondik etorri dan eta zertan erabili dan erakutsi gura dabe zifrek.
Seminarioaren eguna, aurton, ‘zubien’ artean jausten danez, kartazal txiki batzuk be bialtzen doguz, AURRETIK BANATZEKO, ahal izan ezkero, abenduaren 2-3ko asteburuan, gero jenteak bere ekarpenagaz itzuli daizan, baita Seminarioaren egunaren (abenduak 8) ostean be, Seminariorako dala jakin daizuen.

Descargar

Kanpaina hau gogotsu prestatu daizula gura dogu, eta eskerrik asko, aldez aurretik, lagungarriok zure ardurapean dagoan alkarteko kideen artean egokitasunez aurkezten ahalegintzeagaitik. Mila esker!

Zuen alkartearen diru ekarpena ondorengo kontutakoren batean sartu daikezue:

– Banco Bilbao Vizcaya: 0182-1290-31-0015562508
– B. Sabadell: 0081-5055-34-0001507752
– Banco Popular: 0075-0005-68-0601260055
– Kutxabank: 2095-0000-00-2000040907
– Laboral Kutxa: 3035-0083-20-0830080120

(Visited 17 times, 1 visits today)

Related posts

Leave a Comment