2018 Bokazinoen aldeko 12 orduko otoitzaldia

Beste urte batez, Pazko aldiko IV. Domekaz, “Artzain Onaren” domekaz, bokazino erako jardunaldi bi ospatuko doguz: Bokazinoen aldeko Munduko Otoitz Jardunaldia eta Sorterriko Bokazinoen Jardunaldia. Jardunaldi honetan, otoitza eta lankidetza suspertu gura dira, Jaungoikoari eskaria egiteko: bere Eleizara bokazino barriak bialdu daizala eta misinoko lurraldeetako bokazino barrientzako baliabide nahiko izan daitela euren prestakuntza eta mantenua ahalbideratzeko.

“Zeuretzat da deia. Erantzun eizu”, goiburua aukeratu dabe 2018rako.”.

  • “Zeuretzat da deia”, askotan esaten dan esaldia, azken batean, geure baitatik atarateko ohartarazpena. Jainkoaren ahotsa, banan-banako deia entzutea galarazoten deuskun bizimodu “zaratatsua” atzean izteko deia da.
  • “Erantzun eizu”. Eta dei horrek gure erantzuna eskatzen dau, Aita Santuak dinoanez, “Jaungoikoak gugaz batera idatzi gura dauan historia bakar eta originaleko protagonista bihurtu ahal izateko”.

Seminarioak antolatu dituan topaketa bitan parte hartzera be konbidatu gura zaituegu:

  • Bokazinoen aldeko 12 orduko otoitzaldia. Seminarioko kaperan izango da apirilaren 14an, zapatuz, goizeko 9:00etatik gaueko 21:00etara. Gaueko 9:00etan emongo deutsagu amaierea otoitzaldiari, on Mario Izeta gotzaina buru dala ospatuko dan Eukaristiagaz.
  • Laiko-ministerioen ezarpena. Abadegai bik irakurle ministerioa hartuko dabe apirilaren 22an, eta batek akolito ministerioa. Ohikoa danez, 19:00etan izango da, Santiago katedralean.

Agur bat eta Pazko zorionak!

JMOV 2018 cartel

(Visited 10 times, 1 visits today)

Related posts

Leave a Comment

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.