2016-eko Seminario Eguna: liturgi lagungarriak

LA INMACULADA CONCEPCIÓN
SEMINARIOAREN EGUNA
“ADISKIDETZERA BIALDUAK”

Atarikoak:
Ospakizunetan ‘Abendu aldiko koroaren’ sinboloa egiten badihardugu, gaur, kandela biak ospakizunaren aurretik biztuko dira.

SARRERAKO OHARRA

    Anai-arrebok: gaur Sortze Garbiaren eguna ospatzen dogu. Egun esanguratsua da, Gabonetarako prestatzen gaituan Abendu aldi honetan. Beste behin be, Maria Abendu aldiko Amabirjinak gure prestaketan laguntzen deusku, pozez hartu daigun Jesukristo gure bizitzetan.

    Jaungoiko Aitak berak aukeratu dau Maria bere Semearen bizileku izan daiten lurrean eta dei egiten deusku gure bila datorren Jesus bihotzez hartu daigun eta bere mezuaren jarraitzaile leial izan gaitezan.

    Gaur, gainera, Seminarioaren eguna ospatzen dogu, “adiskidetzera bialduak” goiburupean. Abadea, Jaunaren adiskidea da, harek agindutako misinoari, hau da, Jaungoikoaren Erreinua eraikitzeari, jarraipena emon behar deutsana. Maisuak lez, ikasleak, bere ahuldadea atsekabez sentitzen dauanak, badaki bere misinoa behartsuenen aldekoa dana, eurei Jaungoikoaren errukia helarazoteko eta baita pekatarien aldekoa be, barriro be Aitaren etxeranzko bidea hartzeko gauza izan daitezan.

    Eskatu deiogun Jaunari oparitu deiguzala gure Eleizbarrutiak behar dituan abade bokazinoak.

    Abestuz ekingo deutsagu ospakizunari.

ABADEAREN AGURRA

    Maria bisitatu eta graziaz bete eban errukiaren Jaungoikoa, zuekin.

DAMU OTOITZA

    Apaltasunez, eskatu deiogun Jaungoikoari, Andra Maria Sortzez Garbiaren bitartez, eukaristia hau duintasunez ospatzeko behar dogun parkamena.

— Osatzen eta parkatzen dauan Maitasuna zarana: Erruki, Jauna.

— Beteten dan Agintzaria zarana: Kristo, erruki.

— Huts egiten ez dauan Itxaropena zarana: Erruki, Jauna.

OHARRA 1. IRAKURGAIARI (HAS 3, 9-15. 20)

    Hasieratik, pekatuak gizon eta emakumeen historia zeharkatzen dauala iragarten deusku lehenengo irakurgaiak; baina ez pekatuak bakarrik, salbamenaren agintzari eta gauzatzeak be zeharkatzen dau historia hori.

    Emakume bat, Maria, plekatu bakoa da eta Bizi Barria daroa bere sabelean.

OHARRA 2. IRAKURGAIARI (EF 1, 3-6. 11-12)

    Bedeinkapen-ereserkiaz emoten deutso hasiera Paulo apostoluak Efesoarrei idatzitako gutunari. Jaungoikoaren salbamen-egitasmoaren laburpena da.

    Jaungoikoak Kristorengan aukeratu ginduzan santu, bere seme eta alaba izan geintezan.

JAUNGOIKOAREN HERRIAREN OTOITZA

    Jaungoikoa, Aita errukitsua dogula dakigunon berezko konfiantzagaz, gure beharrizanak aurkeztuko deutsaguz.

1. Eleizak eskerrak emon deiozala Jaungoikoari abadetzaren doeagaitik, bere eskuetan parkamenaren grazia izanda, adiskidetzera bialdutako errukiaren tresna dalako. Eskatu deiogun Jaunari.

2. Frantzisko aita santuak, gotzaine, abadeek eta diakonoek, Jesukristo Artzain onaren errukiz maitatu daiela euren ardurapean dagoan herria eta Jaun Samari onaren arpegi errukitsua izan daitezala munduarentzat. Eskatu deiogun Jaunari.

3. Gure abadegaiak adiskidetzearen eragile izan daitezala eta Jaungoikoaren samurtasunaren poza ezagutu daiela. Eskatu deiogun Jaunari.

4. Une gatx honeetan sufritzen eta beharrizanean dagozanek euren ondoan sentitu gaiezala, Jaungoikoak guztiontzat gura dauan zuzentasuna zabaltzeko konpromisoagaz. Eskatu deiogun Jaunari.

5. Gure artean sortu daitekezan bokazinoei lagun egiten jakin daigula. Eskatu deiogun Jaunari.

    Aita errukitsua, gure otoitza aurkezten deutsugu Maria Sortzez Garbia bitarteko dogula; emoiguzu fedez eskatzen deutsuguna. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

OHARRA SEMINARIOAREN EGUNEKO DIRU-BATZEA EGIN AURRETIK

    Gaur batuko dogun dirua Eleizbarrutiko Seminarioarentzat izango da, abade izango diranen prestakuntzan eta gure Eleizan abade izateko aukera aztertzen diharduenei zuzendutako Bokazino Pastoraltzan erabili daian. Gura badozue, beren-beregi prestatutako kartazalak dozuez. Eskerrik asko eskuzabaltasunez jokatzeagaitik.

REFLEXIÓN DESPUÉS DE LA COMUNIÓN

    Zergaitik da ezinbestekoa abadea adiskidetzearen sakramentuan? Ba, beste barik, Kristok Eleizaren bitartez jarraitu gura izan ebalako sendatze eta salbamenezko egintza. Eta horregaitik izten dau bertan bere Espirituaren indarra. Zehatz-mehatz, bere Apostoluen esku izten dau adiskidetzearen ministerioa eta gaur egun euren jarraitzaileek, hau da, gotzainek eta honeen laguntzaile diran abadeek garatzen dabe.

    Ez da edozein egiteko; Jesukristok bialtzen ditu zehazki abade guztiak pastoral ministerio hau gauzatzera, ardi galduak bilatu eta Jaungoikoagaz adiskidetzeko adore emonez. Eta samariar onaren antzera jokatzea jagoke, zauriak sendatuz eta euren bizitzara sartzen diranak Aitak Seme galdua hartu eban lez hartuz.

    Hain zuzen be, adiskidetzearen bidez abadeak errukitsu jokatu behar dau. Abadea, azken batean, Jaungoikoaren maitasun errukitsuaren zeinu eta tresna da pekatariaren aurrean. Adiskidetzearen sakramentura hurreratzen danarentzat, autortza jainko opari bikaina da, barruko bakea sentitu eta Jaungoikoagana abiatzeko aukera. Orduan, benetan oparia izango da abadearentzat Jaungoikoaren bialdu izatea, adiskidetze hori ahalbideratzeko.

    Horregaitik autortza, egitekoa ez ezik, oparia da abadearentzat, gizon-emakumeen eta Jaungoikoaren arteko adiskidetzea ahalbideratzen dauan jainkozko graziaren tresna izateko deia hartu daualako.

ABADEAREN AGURRA (BEDEINKAPENAREN OSTEAN)

    Ospakizun honek itxaropenez bete gaizala, Abendu aldiko bidean aurrera egiteko eta Mariaren antzera, Jaungoikoaren maitasunaren lekuko leiak bihurtzeko.

(Visited 52 times, 1 visits today)

Related posts

Leave a Comment

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.