Encuentro de Pastoral del Sordo 2016

2013tik uda guztietan lekuez bernitetan Gorren Pastoraltzaren Nazional Topaketan parte hartzen dot. Ekintzez Beteta dagozen egun batzuk alkarrekin egoteko Espainatik etorritako gor eta gorren pastoralaren ingurugagozanok- abade, pastoral erigirle eta itzultzaileak- batzen gara. Kristau gaiei buruz emondako hitzaldiak entzuten doguz, bisitaldi turistikoak egiteko ere denbora badogu vaina batez ere lagun artean egoten gara.

Denok itzaroten dogun momento bat da zeren eta alaitasunez beterik eta elkarrekin egoteko egunak dira vaina horrez gain norberagandik irtetzeko eta besteekin elkarrizketan egoteko sailatzeko momento bat da. Esandako hitzak eta ikasitako gramatika ez dabe balio, ulertarazteko beste bide batzuk aurkitu behar dira, batzuetan gorrak direnekin begirada bat erabiliz, beste batzuetan ukimenarekin gorrak eta itzuak direnekin. Eskemak aldatzea zaila da? Noski baietz. Emankorra da? Noraino esateko gai ez naz. Entzutean gorren poza euren burua diran lez, hau da pertsonak eta Jainkoaren semealabak, eta berbiztutako Kristoren berriona entzutearen alaitasuna.

Haurten Huelva dagoen Aracena deritxon herri baten batu ginen. Berrehun ta hogei persona baino gehiago Joan ginen. Egindako bero itzela Bilbo, Madrid, Barcelona, Oviedo, Coruña, Tenerife, Valencia, Cadiz, Sevillatik joandakoak ez eben berotasunak jo eta pozez beterik eta denok batera gor den Joanjoren abadegintzara Joan ginen. Horrezgain Aracenako gaztelura, Huelvako katedrala, Rabidako monastegia, Rocio, Marabilletako haitzuloa edo ta Museo del Jamón deritxona ikusi genuen.

Itzultzaileak persona hauen belarriak (eta gorrak eta itzuak direnen begiak ere) izan ginen eta hori egitean ez ginen arro sentitu baizik eta hain miragarri den zeozeren parte hartzeagaitik ezkertasuna. Entzuten dabezanak mundo honetara erakartzea gurako neuke, jakin dezaten Eleizan egon badagoala oso talde garrantzitsu bat, beharbada ixilean bizi direnak vaina Elizari asko emon behar dabenak.

Aracenan Gorren Pastoraltzaren Topaketan 2016
Aracenako gazteluko bisita egin dakoan gorrak diren pertsonak itzultzaileak kasu egiten
(Visited 83 times, 1 visits today)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.